LABOk eszenikoak, esperimentalak eta performatiboak diren proposamenak aurkezteko lekuak sortzea izan du helburu azkenengo bi urte hauek. Orain, LABO XL(1) Festibala, datorren urrian egingo den 3 eguneko jaialdia, hurrengo pauso naturala aurkezten zaigu. Pausoz-pauso joango gara edukia partzekatzen, irrikitan gaude! Goazen!

El festival LABO XL(1) es la respuesta natural a dos años de exhibición y creación de nuevos espacios escénicos del proyecto LABO. El nuevo festival de artes escénicas performativas y experimentales tendrá lugar los días 10, 11 y 12 de octubre en los espacios de Kutxa Kultur en Tabakalera y Convent Garden. Iremos compartiendo información sobre el festival poco a poco, pero vamos, ¡estamos impacientes! ¡Adelante!

LABO XL(1) hurrengo laguntzaileen babesa du LABO XL(1) es una realidad gracias a: NODE, Convent Garden, Kutxa Fundazioa, Dantzagunea, Gipuzkoako Foru Aldundia-Diputación Foral de Gipuzkoa, Atzegi, Noticias de Gipuzkoa, Drunkat, Keler, Gaintza, Olasagasti.

——————————————————————————————-
Zer da LABO XL(1) Qué es
(1) Eusk.
(2) Cast.
——————————————————————————————-

Labo XL1, arte eszenikoen ikuspegia zabaldu nahi lukeen jaialdia sortu dute Donostian.
Arte eszenikoko proposamenak oholtzaratzeko espazio berriak bilatu beharrak ekarri zuen Labo ekimenaren sorrera. Udazken honetan jaialdi bihurtuko da, eta deialdia ireki dute parte hartu nahi duten artista eta kolektiboek izena eman dezaten.
NAIZ. Amalur Artola 23/07/2019

Labo Garden eta Labo Go esperientziek urteak daramatzate Donostiako espazio ezberdinetan hilean behin arte eszenikoko proposamenak eskaintzen eta, aurten, ekimenak bestelako dimentsio bat hartu duela deliberatuta, Labo hiru eguneko jaialdi bilakatzea erabaki dute. Labo XL1 udazkenean ospatuko da, urriaren 10etik 12ra bitartean, Kutxa Kultur-en (Tabakalera) eta Convent Gardenen eta, gaur goizeko aurkezpenean Ion Estala eta Ana Barrantes ekimenaren sortzaileek azaldu dutenez, helburua arte eszenikoen ikuspegia zabaldu eta tokiko taldeei euren proposamenak aurkezteko oholtza bat eskaintzea izango da.

Horretarako deialdia ireki dute, parte hartu nahi duten artista eta kolektiboek euren proposamenak helaraz ditzaten. Orotara hamabi izango dira jaialdiak iraungo dituen hiru egunetan eszenaratuko diren lanak, eta horrez gainera jarduera profesionalak eta haurrentzat tailerrak ere antolatuko dituzte.

«Gure inguruan dauden artista eta sortzaileei lekua ematea da helburua», nabarmendu nahi izan du Estalak, eta gaineratu du hilean behineko ekimena izatetik hiru eguneko programaziora izatera pasatzeak bestelako dinamikak bideratuko dituela: «Hiru egunek ematen dute aukera gauza zabalagoak egiteko, topaleku bat sortzeko, jarduera profesionalak egiteko… Hilean ordubeten kondentsatua dagoen horri era lasaiagoan heltzeko».

Labo jaialdi bilakatzeaz batera, hemendik aurrera webgune propioa ere izango du (orain artean Node kolektiboarenaren barruan zegoen) eta interesa dutenek bertan topatuko dute jaialdiaren gaineko informazioa (edukiak «pixkana-pixkana» iragarriko dituzte) eta, parte hartu nahi duten artistek, horretarako irizpideak. Izen emateko epea abuztuaren 23an amaitzen da.

Momentuz, bi ekitaldi iragarri dituzte: Angela Milanok ‘Nunca llevo falda porque…’ oholtzaratuko du urriaren 11n eta, 12an, Sleepwalk Collective-k ‘Kourtney Kardashian’ ikuskizuna. «Gasteiz eta Londres artean dabilen kolektiboa da eta denbora daramagu Donostiara ekarri nahian, lan oso bereziak egiten baitituzte. Gure gustuko piezak ekartzeaz gainera beste espazio batzuetan kabidarik ez dutenak ere ekarri nahi ditugu, arte eszenikoen ikuspegia zabaldu», aipatu du Estalak.

——————————————————————————————-
Nace Labo XL1, un nuevo festival de las artes escénicas y experimentales.
Se celebrará entre el 10 y 12 de octubre en los espacios de Kutxa Kultur, en Tabakalera, y en Convent Garden.
Noticias de Gipuzkoa 24/07/2019

Donostia contará con un nuevo festival, Labo XL1, un evento dedicado a las artes escénicas performativas y experimentales que se desarrollará en los espacios de Kutxa Kultur, en Tabakalera, y en Convent Garden los días 10, 11 y 12 de octubre.

Las iniciativas Labo Garden y Labo Go, impulsadas por la asociación Node, están en el germen de este festival, que ha abierto un plazo de inscripción hasta el 23 de agosto para que compañías y artistas presenten piezas de pequeño y medio formato. Algunas de estas obras serán seleccionadas para sumarse a Labo XL1 junto a las piezas programadas por el equipo de dirección del festival, que ya anunciado algunos de los participantes este martes en rueda de prensa.

La compañía bilbaina Las Fellini, la vitoriana Ángela Milano y el colectivo Sleepwalk Collective, cuyos componentes proceden de Londres y de la capital alavesa, forman ya parte del cartel de esta primera edición, en la que se ha organizado también un taller infantil con la coreógrafa Myriam Pérez Cabazón.

Ion Estala y Ana Barrantes, miembros de Node Kultur Elkartea, creadores del certamen, explicaron ayer que el objetivo principal de Labo es acercar al público diferentes propuestas escénicas no convencionales. “Vamos a trabajar piezas de danza y performances teniendo como base el movimiento, el espacio y el cuerpo. Queremos crear un punto de encuentro donde convivan creadores, gestores, programadores, agentes culturales y la ciudadanía.

En cualquiera de los casos, se fomentarán y se valorarán de forma positiva los trabajos locales”, destacó Barrantes, para después añadir que se trata de una iniciativa “muy atractiva” que creen que “puede dar mucho juego y aportar mucho”. Se trata de proyectos “innovadores y vanguardistas” y que, aunque no todo el mundo los acepta, sí opina que existe un público para ellos.

Por su parte, el diputado foral de Cultura, Denis Itxaso, que los ha acompañado en esta presentación, manifestó que el festival puede ser “un marco complicado para el gran público”, al que entiende que también hay que “educar”.

Ana Barrantes (LABO), Lorena Fernández (Convent Garden), Ion Estala (LABO), Denis Itxaso (DFG-GFA), Onintza Urbieta (Kutxa Kultur).
Back to Top