[1 Euskara]
[2 Castellano]

2020 urtea birus batek gizateria osoa ikaratu zuen urtea izango da. Urte honetan zehar hainbat egoera esperimentatu eta pairatu ditugu, errealitate berri batera ohitu gara eta ohitura eta kontzientzia sozial berriak lortu ditugu.

Artista gisa, ezin dugula gelditu pentsatzen dugu, aurrera egin behar dugu eta jarraitu. Mugimendua bizitza da. Eta horretan laguntzeko modurik onena LABO XL2 jaialdiak aurrera egin dezan lan egitea da. Horrela, gure sortzaileen artea eta talentua ikusarazteko erakusleiho bihurtuko da, oraindik ere beren lanak erakutsi nahi eta behar baitituzte. Orain inoiz baino gehiago.

LABO XL jaialdia LABO proiektuaren urteetako erantzun naturala da, espazio eszeniko berriak erakusteko eta sortzeko, hain zuzen. Arte eszeniko performatibo eta esperimentalen jaialdiaren bigarren edizioa urriaren 22an, 23an eta 24an izango da Tabakalerako Kutxa Kultur guneetan.

Garai tristeak bizitzen ari gara, baina ez da gelditzeko garaia. Laguntzeko, eusteko eta babesteko garaia da. LABO XL2 edizio desberdina izango da, bai, baina LABO izango da. Bizi dugun garaiari egokitutako jaialdia izango dugu, beharrezko neurri guztiekin, baina bere esentzia galdu gabe. Babes dezagun gure kultura, lagun diezaiegun gure artistei, disfrutatu ditzagun haien istorioak. Gora Arte Biziak!

LABO XL2 hurrengo laguntzaileen babesa du: NODE, Kutxa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Gipuzkoako Foru Aldundia-Diputación Foral de Gipuzkoa, Dantzagunea, Convent Garden, A Room in the City, Noticias de Gipuzkoa, BSK Legal & Fiscal, Drunkat, Keler, Gaintza, Olasagasti, Insalus.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

2020 será recordado como el año en el que un virus estremeció a toda la humanidad. A lo largo de este año hemos ido experimentando y sufriendo diferentes situaciones, acostumbrándonos a una nueva realidad y obteniendo unos nuevos hábitos y conciencia social.

Como artistas, desde NODE pensamos que no podemos parar, debemos avanzar y continuar. El movimiento es vida. Y la mejor manera de contribuir a ello es trabajar para que el Festival LABO XL2 salga adelante, convirtiéndose así en un escaparate para la visibilización del arte y talento de nuestros creadores, quienes siguen queriendo y necesitando poder mostrar sus trabajos. Ahora más que nunca.

El festival LABO XL es la respuesta natural a años de exhibición y creación de nuevos espacios escénicos del proyecto LABO. La segunda edición del festival de artes escénicas performativas y experimentales tendrá lugar los días 22, 23 y 24 de octubre en los espacios Kutxa Kultur en Tabakalera.

A pesar de los tristes tiempos que nos están tocando vivir, no es momento de parar. Es tiempo de apoyar, sostener, acompañar, habilitar. LABO XL2 será diferente, sí, pero no por ello menos LABO. Tendremos un festival adecuado a los tiempos que estamos viviendo, sí, con todas las precauciones y medidas necesarias, pero sin perder su esencia. Protejamos nuestro tejido cultural, acompañemos a nuestros artistas, absorvamos sus historias. ¡Vivan las Artes Vivas!

LABO XL2 es una realidad gracias a: NODE, Kutxa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Gipuzkoako Foru Aldundia-Diputación Foral de Gipuzkoa, Dantzagunea, Convent Garden, A Room in the City, Noticias de Gipuzkoa, BSK Legal & Fiscal, Drunkat, Keler, Gaintza, Olasagasti, Insalus.

¡Gracias de corazón!

Back to Top