LABO XL6 Zer da?

LABO XL
Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdia
Azaroak 14-15-16-17 2024
6. edizioa. Dantza / Antzerkia / Zirkua
www.labo.eus

LABO XL artisten, programatzaileen, kudeatzaileen eta erakundeen topagunea da, baina, batez ere, arte eszenikoak publiko zabalari ikusarazteko beharrezko ekintza da.

LABO programa 2017an sortu zen NODE dantza konpainiaren eskutik. Helburua espazio irekiak sortzea da, non arte eszeniko garaikideen proposamenak (dantza, antzerkia eta zirkua) eta euren sortze-prozesuak aurkezteko leku bat izan dezaten. Hizkuntza eszeniko berriak espazio eszeniko berrietan. LABO hiru ziklotan banatzen da:

– LABO GO: Sortze-prozesuen erakusleihoa.
– LABO GEO (Gorputza eta Ondarea): Dantza garaikidea ondare eta landa inguruneetan.
– LABO XL: Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdia.

LABO XL6

LABO XL arte bizien 4 eguneko ospakizuna da. 2019an jaio zen, eta geroztik, bost edizio izan dira, aurten seigarrengoa izanez. Ia 100 konpainia pasa dira jaialdiatik eta 90 ikuskizun baino gehiago gozatzeko aukera izanda, gehi hamaika jarduera profesional. Proposamen eszenikoak Tabakalerako hainbat espazioetan ematen dira, artistak, kultur eragileak, erakundeak eta publikoa elkartzen diren topagunea. Jaialdiak, alde batetik, arte eszenikoen sektoreari zuzendutako jardunaldi profesionalak eskaintzen ditu eta, beste aldetik, proposamen eszeniko abangoardistaz beteriko arratsaldeak.

Kartelaren protagonista

Aurten, lehen aldiz, kartelak ez du inor protagonista. Nahita egina da. Dantza, antzerkia eta zirkua hitzetan jarri nahi dugu fokoa. «Dantza, teatro, zirko» bezala estilizatuak, euskararen eta gaztelaniaren arteko hitz-joko batean dabiltza. Protagonismo osoa ematen diegu, bi arrazoirengatik: bata, jaialdia haietaz elikatzen delako, jakina, eta bigarrena, osatzen dituzten lanbide guztiak ordezkatzen dituztelako: interpretazioa, teknika, ekoizpena, banaketa, jantziak, musika, zuzendaritza, administrazioa, etab.

Proposamen eszenikoak

Egitaraua bertako, nazioko eta nazioarteko artisten proposamenez elikatzen da, emakume sortzaileei eta euskarazko proposamenei lekua eta ahotsa emanez. Artista gazte zein beteranoen lan eszenikoetan jartzen da arreta, bereziki, dantza, antzerkia eta zirkuko dramaturgia berrietan. Edizio honek 21 konpainien 21 ikuskizun izango ditu, 2 erabateko estreinaldi, 3 estreinaldi nazional eta 6 estreinaldi Euskadin. Pieza batzuk publiko helduarentzat izango dira eta beste batzuk, igandeko jardunaldia kasu, familia osoarentzat zuzenduak. Helburua dantza, antzerkia eta zirkua publiko posible guztietara eramatea da.

Egitaraua iturri desberdinetik ateratzen da. Alde batetik deialdi publikoaren eta egonaldi artistikoen emaitzak daude, bestetik zuzendaritza artistikoaren erabakia, eta baita ere, ohiko laguntzaileekin egindako elkarlana, besteak beste, EKE-kin (Euskal Kultur Erakundea) edo DZM Jaialdiarekin.

Egonaldi artistikoak

Hiru egoitza artistikoen hiru sortze-prozesuen erakustaldia izango ditu jaialdiak edizio honetan. Lehenengoa, ITURRI egonaldi artistikoa, jaialdiak berak ematen du ADDErekin batera (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea), eta hautatutako konpainiak, Perpetûa Vastarda (Euskadi), laguntza ekonomikoa jaso du, lanerako espazioaz gain. Beste bi erakustaldiak SORTUTAKOAK eta CRUCEIROS PARAÍSO egoitzen emaitza izango dira, Gipuzkoako Dantzagunearekin (Gipuzkoako Foru Aldundia) elkarlanari esker.

Erakustaldi hauek LABO GO jardunaldietan egiten den lana erakutsi nahi da, non urtean zehar konpainien sortze-prozesuei ahotsa ematen zaien. Hain zuzen ere, Emilio Manzano eta Gu!atari konpainia andalusiarrak, LABO GO jardunaldietan euren sortze-prozesuak erakutsi zituzten eta aurtengo jaialdian izango dira amaitutako pieza horiek aurkezten, sorkuntzari amaiera perfektua emanez.

Jarduera profesionalak

Aurten ere, LABO XLk arreta handiagoa jartzen jarraitzen du prestakuntzan, bitartekaritzan eta sentsibilizazioan; adibidez, SAREAk (Euskadiko Antzoki Sarea), hitzaldi bat egingo du dantzarako dirulaguntzen aplikazioa hobetzeari buruz, eta Rui Pires (Portugal) sortzaile eta programatzailearen bisita izango dugu bere lurraldean zuzentzen dituen jaialdiak ezagutzera emateko. Jaialdia bi topaketa garrantzitsuren egoitza izango da ere. Alde batetik, EDADEIren bosgarren edizioa izango dugu (Dantza, arte dramatiko, hezkuntza eta ikerketa topaketa), ADDErekin elkarlanean. Eta bestetik, EDN (European Dance Development Network) proiektu europarra aurkezteko aukera izango da, Dantzazekin lankidetzan antolatutako ekitaldian.

Beste indargune bat BILERATXOAK dira. Bigarren edizioaren arrakastaren ondoren, eta lan eszenikoen banaketaren lan nekeza ezagututa, hirugarren edizioa antolatu da, SAREAren laguntzarekin batera. Konpainientzat zuzenduak, topaketa hauek espazio seguru eta praktikoak sortu nahi dituzte beren lanak eta kezkak hainbat programatzailerekin partekatu ahal izateko. Konpainia bakoitzak mahai bat izango du eta programatzaileak izango dira gerturatuko direnak elkarrizketa lasaiak sortuz.

Gaur, inoiz baino gehiago, jaialdiaren nazioartekotze-prozesuari balioa ematen zaio, bai proposamen eszenikoetan, bai jardunaldi profesionaletan. Aurten Portugal izango da gonbidatu berezia; Asta konpainiaren «Spectrum» pieza eta Rui Pires, zuzendari eta kultur kudeatzailea, izango dira protagonista. Gainera, Europako puntu desberdinetik beste konpainia batzuk ere badatoz euren lanak aurkeztea.

LABO XL6 zenbakietan

1- Konpainiak:

  • 21 konpainia guztira.
  • Euskadi: 7.
  • España: 10.
  • Europa: 4.
  • Euskal Herrikoak (Ipar eta hego): 11.

2- Eszenatokian:

  • 44 artista.
  • 30 emakume.
  • 14 gizon.

3- Ikuskizunak:

  • 13 dantza ikuskizun.
  • 6 antzerki ikuskizun.
  • 2 zirku ikuskizun.
  • 6 antzerki antzezlanetatik 3 euskaraz dira.

Nor Nori Nork

Antolatzaileak:
NODE Kultur Elkartea, LABO

Babesleak: Kutxa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Tabakalera.

Laguntzaile nagusiak: Gipuzkoako Dantzagunea, ADDE Dantza, EKE (Euskal Kultur Erakundea), SAREA, Noticias de Gipuzkoa.

Laguntzaileak: Irutxuloko Hitza, Festival DZM, Atzegi, Noiz Agenda, A Room in The City, Drunkat, BSK Legal & Fiscal, Dabadaba.

Eskerrak

Eskerrik asko LABO errealitate bat egiten duzuen guztioi, zuek gabe hau ez litzateke posible izango. Eskerrak eman nahi dizkiegu Tabakalerari eta Kutxa Fundazioari, LABO zuen teilatupean bizi baita. Aurten ere elkarrekin hazi gara. Eta zuei guztioi, berriei eta betikoei, eta beti gurekin dagoen publikoari, eskerrik asko bihotz-bihotzez!