Larraul:
Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, 250 biztanle ingurukua. Barnealdeko herri bat da, eta Aiztondo haranean dago, Tolosaldeko ipar-mendebaldean. Hernio mendiaren hegoaldeko magalen dago, itsas mailatik 225 metro gorago, haranaren hondoan, terraza natural batzuen gainean. Horri esker, nekazaritza izan da bertakoen bizibidea mende askoan. Hostozabalen eta koniferoen basoek hartzen dute Larraulgo lurraldearen zati handi bat. Ondasun nabarmenak; San Esteban eliza, Sorarrain baserria (Erdi Aroan sortua, 2007. urtean Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen) eta Larraulgo Ekomuseoa (etnografia museoa). Elizako zaharberritze lanak zirela-eta, 1560. urte aldera tenperan pintaturiko grisaille ikusgarri bat aurkitu zuten. Erretaula hau, bakarra da Gipuzkoan eta erromanista estiloaren lehen belaunaldiko artista anonimo iaio batek egina da.
Es un municipio del centro de Gipuzkoa de unos 250 habitantes. Es un pueblo del interior, situado en el valle de Aiztondo, Tolosaldea. Se encuentra en las laderas del monte Hernio, a 225 metros sobre el nivel del mar, en el fondo del valle, sobre unas terrazas naturales. Gracias a ello, la agricultura ha sido el medio de vida de los autóctonos durante muchos siglos. Los bosques de frondosas y coníferas ocupan gran parte del territorio. Bienes notables; Iglesia de San Esteban, caserío Sorarrain (fundado en la Edad Media, declarado bien cultural por el Gobierno Vasco, 2007) y el Ecomuseo de Larraul (museo etnográfico). Con motivo de la restauración de la iglesia, hacia 1560 se descubrió un espectacular grisaille pintado a tempera. Este retablo, único en Gipuzkoa, es obra de un artista anónimo de primera generación del estilo
Mutiloa:
Gipuzkoako hegoaldeko landa-udalerri bat da, Goierriko eskualdekoa, 240 biztanle ingurukua. Herrigune nagusia parrokia-elizaren, udaletxearen eta plazaren inguruan bilduta dago. 1144. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mutiloako herria. Ondasun nabarmenak; Mañastegizar eta Murgiaran baserriak (Kultura Interesdun Ondare izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak), XVIII. mendean berritutako San Migel eliza, Ama Birjina Lierniakoaren ermita (XVI. mendekoa), Errotatxo errota eta baserria (XIX. mendekoa) eta Mutiloako Meatze Trenbidea. XIX. mende bukaerako burni-meatzearen trenbidea da. Gaur egunean oinez edo bizikletaz egin daitekeen bide berde hau Compañía Minera de Mutiloa S.A. enpresak eraiki zuen. Barnaola baserretik Ormaiztegiko Danborreraino 4,5 kilometro egiten ditu, eta 40 metroko desnibela baino ez ditut.
Es un municipio rural del sur de Gipuzkoa, perteneciente a la comarca del Goierri, de unos 240 habitantes. El núcleo principal se agrupa en torno a la iglesia parroquial, la casa consistorial y la plaza. En un documento del año 1144 se menciona por primera vez el pueblo. Bienes notables; los caseríos Mañastegizar y Murgiaran (declarados Patrimonio de Interés Cultural, Gobierno Vasco), la iglesia de San Miguel (reformada en el siglo XVIII), la ermita de la Virgen de Liernia (siglo XVI) el molino y caserío Errotatxo (siglo XIX) y el Ferrocarril Minero de Mutiloa (finales del siglo XIX). Esta vía verde, actualmente practicable a pie o en bicicleta, fue construida por la Compañía Minera de Mutiloa S.A. Recorre 4,5 kilómetros desde el caserío Barnaola hasta el Tambor de Ormaiztegi.
Altzo:
Gipuzkoako ekialdeko udalerri bat da, 445 biztanle ingurukua, Tolosaldekoa. Altzori buruzko daturik zaharrenak XI. mendekoak dira. Dokumentu zaharrena, izan ere, 1025ekoa da, Gipuzkoa izenaren lehen aipamen idatzia. Besteak beste, Altzoko pertsonarik ospetsuenetako bat Migel Joakin Eleizegi Arteaga izan zen, Altzoko Handia. 2,41 metro garai izatera heldu zen eta ospe handia izan zuen Europan zehar. Haren bizitzako gertakarietan inspiratuta, 2017an Handia filma estreinatu zen. Ondasun nabarmenak; Otsabio-Zarateko Estazio Megalitikoa, Altzoko pagoa, Jasokundeko Ama Birjinaren parrokia-eliza (XVIII. mendekoa), Salbatore parrokia-eliza (Altzo Azpi), Zuaznabar Haundi baserria (XVI. mendekoa, Eusko Jaurlaritzak kultura interesdun ondaretzat izendatu du), Altzoko erraldoiaren erliebea (Ipintza baserria), Kondeko errota.
Altzo: Es un municipio al este de Gipuzkoa, de unos 445 habitantes, perteneciente a Tolosaldea. Los datos más antiguos sobre Altzo datan del siglo XI. El documento más antiguo, de hecho, de 1025, la primera mención escrita del nombre de Gipuzkoa. Una de las personas más famosas de Altzo fue Migel Joakin Eleizegi Arteaga, Altzoko Handia. Alcanzó los 2,41 metros de altura y gozó de gran popularidad en Europa. Inspirado en los acontecimientos de su vida, en 2017 se estrenó la película Handia. Bienes notables; Estación Megalítica de Otsabio-Zárate, haya de Altzo, iglesia parroquial de Nuestra Señora de la Asunción (siglo XVIII), iglesia parroquial de Salbatore, caserío Zuaznabar Haundi (siglo XVI declarado bien de interés cultural, Gobierno Vasco), relieve del gigante de Altzo (caserío Ipintza), molino del Conde.