LABO GO27
Myriam Perez Cazabon

Irailak 18 ostirala.
Viernes 18 septiembre.

Kutxa Kultur Gauak
Terraza, Tabakalera, Donostia.
Sarrera 3€ Entrada
Aforo COVID-19
www.kutxakultur.eus

Dantza garaikidea. Danza contemporánea

20:00 Ateak irekitzea. Apertura puertas
20:30 Jardunaldia. Jornada

Myriam Perez Cazabon – HIRU (3) (35 min.)
Dantza garaikidea. Danza contemporánea

HIRU(3) aukera berriak eraikitzeko helburuarekin planteatutako Myriam Perez Cazabon koreografoaren proiektu berria da, sorkuntza prozesuari eta ibilbideari garrantzia eman nahi diona. Laborategi ideia batetik abiatuta, ikerketan eta kontzeptuen transmisioan sakonduz, prozesuari beharrezko denbora eskeintzeko ahalegina da. Biltzen ditu, beraz, sormen prozesurako lan-egitura sendo bat garatzeko eta lengoaia pertsonala definitzeko helburuak, zeinak oinarritzat hartuz, material koreografikorekin esperimentatzeko aukera erreztuko duten. Komunikazioaren eraikuntzan beharrezkoak diren entzutean eta begiradan sakontzenko saiakera da. HIRU(3), hiru bizikidetza atal edo espazio eszenaratzen dituen ez-ohiko espazioetarako dantza-lan esperimental bat da. Zimendu zehatzetatik abiatutako pieza moldagarri eta eraldagarri bat da, une bakoitzean bizigarria dena. Etengabeki eraikitzen den dantza lana.

HIRU(3) es el nuevo proyecto de la coreógrafa Myriam Perez Cazabon, que se plantea con el objetivo de construir nuevas oportunidades, y que desea dar importancia al proceso creativo y al trayecto. Partiendo de una idea de laboratorio, se pretende dar el tiempo necesario al proceso para poder profundizar en la investigación y en la transmisión de conceptos. Recoge así, el objetivo de ahondar en una estructura sólida de trabajo y en el propio lenguaje coreográfico, mediante el cual, después, poder experimentar. Pretende ahondar en la necesidad de la mirada y la escucha para la construcción de la comunicación. HIRU(3) trata de escenificar tres episodios o espacios de convivencia, para crear una pieza experimental específica para espacios no convencionales. Una pieza maleable y transformable desde unos cimientos concretos, habitable en cada momento. Una pieza de danza en constante construcción.

Fitxa artistikoa:
Dantzariak: Eneko Gil, Leire Otamendi, Beñat Urretabizkaia, Olaia Valle. Kanpo begirada: Mizel Theret. Zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon.

Sortze-prozesuan dagoen lana. En proceso de creación. Proyecto seleccionado Sortutakoak 15, Dantzagunea aukeratutako proiektua.

Biografia – Myriam Perez Cazabon
(Oiartzun, 1981) Irungo bizilagun, dantzan lehen hurratsak Donostian eta Irunen ematen ditu. Dantza garaikideko goi-mailako ikasketak Rotterdameko CODARTSen burutzen ditu. 2004 urtetik, sorkuntza, interpretazioa eta pedagogia/transmisio arloak uztartzen ditu, disziplina desberdinetako artista eta konpainiekin elkarlanean arituz. Norebere interesak azaleratzeko beharrak eta norbere hizkuntza koreografikoan sakontzeko beharrak bultzatuta, bere konpainia pertsonala sortzen du 2016 urtean, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari eta Gipuzkoako Dantzagunearen eta Donostia Kulturaren babesari eta elkarlanari esker. Ibilbide honetan NERE AZALEAN ARROTZ (2017, SAREA Euskadiko Antzoki Sareak gomendaturikoa), MUTU (2018, Begirada Gurutzatuak 2020rako hautatua) eta ICEBERG (2019) dantza lanak estrenatu ditu. HIRU(3) bere laugarren proiektua da, PUNTO DE FUGA (2019, Punto de Fuga Espazioa) eta SORTUTAKOAK 15 (2020, Gipuzkoako Dantzagunea) egonaldiei esker hasiz bere sorkuntza ibilbidea.

(Oiartzun, 1981) Residente en Irun, inicia sus estudios de danza entre San Sebastián e Irun. Realiza sus estudios superiores de danza contemporánea en Codarts (Rotterdam). Desde 2004, compagina la creación, la interpretación y la pedagogía/transmisión, colaborando con artistas y compañías de diferentes disciplinas artísticas. Impulsada por inquietudes e intereses personales y la necesidad de ahondar en un lenguaje coreográfico propio, inicia su andadura como compañía en 2016, gracias a la subvención de Gobierno Vasco y al apoyo y colaboración de Gipuzkoako Dantzagunea y Donostia Kultura. En esta trayectoria estrena las piezas NERE AZALEAN ARROTZ (2017. Pieza recomendada por la Red de Teatros del País Vasco SAREA), MUTU (2018. Seleccionada para Miradas Cruzadas 2020) e ICEBERG (2019). HIRU(3) es su cuarto proyecto, que inicia su andadura gracias a las residencias de creación PUNTO DE FUGA (2019. Espacio Punto de Fuga) y SORTUTAKOAK 15 (2020. Gipuzkoako Dantzagunea).

Back to Top