LABO GO26
Laila Tafur

Irailak 4 ostirala.
Viernes 4 septiembre.

Kutxa Kultur Gauak
Terraza, Tabakalera, Donostia.
Sarrera 3€ Entrada
Aforo COVID-19
www.kutxakultur.eus

Dantza garaikidea. Danza contemporánea

20:00 Ateak irekitzea. Apertura puertas
20:30 Jardunaldia. Jornada

Laila Tafur «Monstruo» (35 min.)
Dantza garaikidea. Danza contemporánea

Fatima Mirandak hauxe zioen elkarrizketa batean: «Aldarrikatzen dut garrasia, kurrinka, negarra. Hizkuntzaren erabilera aurre-sintaktikoa aldarrikatzen dut». Berak bezala, nik ere munstroa aldarrikatzen dut dantzaren forma natural gisa; esanahiaren eta haragiaren arteko marruskaduragatik sortzen dena. Igurtzi horrek forma sortzen du; informazioa ematen du. Fatima Mirandak bezala, izendatu ezin den hori dantzaren egoera naturala dela aldarrikatzen dut. Zehaztugabetasuna bertute gisa, deformazioa edertasun gisa. Kontatu nahi dudana da nola haragiak izendatua izatetik ihes egiten duen.

Fátima Miranda dice en una entrevista: «Reivindico el gruñido, el grito, el llanto. Reivindico la condición presintáctica del lenguaje». Como ella, yo reivindico el monstruo como forma natural de la danza. Ésta se produce por la fricción entre el significado y la carne. Esa fricción crea forma, informa. Como Fátima Miranda, reivindico lo innombrable como estado natural de la danza. Lo indefinido como virtud, lo deforme como belleza. Quiero contar la historia de cómo la carne escapa a ser nombrada.

Fitxa artistikoa:
Sorkuntza eta dantza: Laila Tafur. Konpainiako damak: Carmelo Fernández, Albert Quesada, Lipi Hernández y Janet Novás. Musika: Enrique Morente, Cecilia Bartoli, Abner Jay.

Biografia – Laila Tafur
Granadan jaio nintzen, Reykjavikeko Arte Unibertsitateko eta Lisboako Politeknikako dantza saileko ikasle-trukean parte hartu nuen, eta, azkenik, Bartzelonako Institut del Teatren Koreografian lizentziatu nintzen. 2017-2018 ikasturtean, Sofia Erregina eta Cuencako Unibertsitatearen MPECV Masterra egin nuen, eta bertan hasi zen nire interesa abestiarekiko eta hurbilketa amateurra egin nuen ezagutza-produkziora. Urtebete daramat ikerketa horrekin MACBAko Ikasketa Independenteen Programaren barruan, eta, bertan, pentsamendu kritikoarekin dudan inplikazioa handitu egin da. Ikerketa horrek Carne de Canción izena hartu du eta soinu-produkziorako hurbilketa amateurra eta dantzari profesionalaren lanbidea uztartu egin dira; azken honetan espezializazioa eta maisutasunaren nahia nagusi direlarik. Era berean, Alba Riherekin batera, TNT, CA2M eta Granerren laguntzaz, Cobalto fabrikatu dugu. Bakarka eta oso dantza garaikidekoak, berriz, hauexek: Mi Arma, western flamenko bat; Susobras, dantzaren beraren inguruko lana; eta Monstruo, adierazezina, gaitzesgarria, hezigaitza edo basatia. Materialari begira, hiru obra hauetan erakunde hauek parte hartu dute: Masdanza, Madrilgo Lehiaketa Koreografikoa, Graner, G.R.U.A, Sismograf Escena Poblenou, La Caldera, Barceloneta, Leal Lav, Espaço do Tempo eta ADF. Ondoko pertsona hauentzat ere lan egin dut: Xavier Le Roy, Janet Novas, Jerome Bel, Albert Quesada, Carmelo Fernandez, Lipi Hernandez, Vero Cendoya eta Taiat Dansa.

Nací en Granada, fui estudiante de intercambio del departamento de danza en La Universidad de Arte de Reykjavik y La Politécnica de Lisboa y finalmente me licencié en Coreografía en el Institut del Teatre de Barcelona. En 2017-18 cursé el Máster MPECV del Reina Sofía y la Universidad de Cuenca, donde comienza mi interés por la canción y la aproximación amateur a la producción de conocimiento. Esta investigación continúa en el PEI del MACBA desde hace un año, donde mi implicación con el pensamiento crítico ha crecido. Este estudio ha tomado el nombre de Carne de Canción haciendo convivir la aproximación amateur a la producción sonora, con el oficio de bailarina profesional en el que sí predomina la especialización y la aspiración a la maestría. Paralelamente y junto a Alba Rihe, con ayuda de TNT, CA2M y Graner, hemos fabricado Cobalto, En solitario y muy de danza contemporánea existen: Mi Arma, un western flamenco; Susobras, el trabajo meta sobre la propia danza; y Monstruo, lo indecible lo inominable, lo abominable, indomesticable o salvaje. Con Masdanza, Certamen Coreográfico de Madrid, Graner, G.R.U.A, Sismograf Escena Poblenou, La Caldera, Barceloneta, Leal Lav, Espaço do Tempo, ADF, se han hecho estas tres piezas materialmente. También he trabajado para Xavier Le Roy, Janet Novas, Jerome Bel, Albert Quesada, Carmelo Fernandez, Lipi Hernandez, Vero Cendoya y Taiat Dansa.

Back to Top