LABO GO 20
Urtarrilak 31 ostirala.
Viernes 31 de enero.
Kutxa Kultur Plaza, Tabakalera.

Nerea Gurrutxaga + Oihana Vesga
Lehio zikin, zeru garbi

Dantza garaikidea. Sormen prozesuan lana. 
Danza contemporánea. Trabajo en proceso de creación.

17:00 – 19:30 Entsegu irekia Ensayo abierto
19:30 – 20:30 Erakustaldia eta solasaldia Muestra y coloquio

Emakumearen espazioa erreklamatzea zer den hausnartu nahi dugu. Espazioa kontzeptu gisa kontsideratuz, honek gorputzean eta genero jarreran duen eragin zuzena aztertu nahi dugu. Mugimenduaren ikuspegi binarioa zalantzan ipiniz, dantzaren bitartez aukera ezberdinak garatu nahi ditugu. Emakume izatearen inguruko kezkek azaleratzen dituen desorekek eta zalantzazko egoerek garamatza emakumearen espazio komunikatiboa, espazio fisikoa, denbora espazioa etab. edukitzeko beharrera, baita ere horiek aldarrikatzeko gogora.  Erreferentzia teorikoak erabiltzeaz gain, gorputzaren lanketatik atera daitezkeen ezagutzei eta hauen irakurketa posibleei ere emango diogu balioa.

¿Qué significa reclamar el espacio de la mujer? Reflexionamos mediante la voz y el movimiento, considerando el espacio como concepto y explorando la relación directa del espacio con el cuerpo. Ponemos en cuestión la posible perspectiva binaria del movimiento, mediante las posibilidades diversas que ofrece la danza. Las dudas y los desequilibrios que derivan de la pregunta de qué es ser mujer, nos llevan a la necesidad de obtener y reivindicar el espacio comunicativo, físico y temporal de la mujer. Además de hacer uso de referencias teóricas, daremos gran valor al conocimiento que nace del trabajo corporal.

Fitxa artistikoa Ficha artística:
Sortzaileak eta interpreteak Creadoras e intérpretes: Oihana Vesga y Nerea Gurrutxaga.
Kanpoko aholkularia Ojo externo: Gorka Gurrutxaga

Oihana Vesga:
Oihanak Biarritzeko Maurice Ravel Kontserbatorioan eta Londreseko London Contemporary Dance School eskolan burutu zituen dantza ikasketak, azken honetan dantza garaikideko gradua eta ondoren koreografiako masterra eginaz. Dantzari gisa Londreseko Richard Alston Dance Company konpainian hasi zuen ibilbide profesionala. Ondoren hainbat koreografoekin egin du lan, Simona Bertozzi, Joe Moran, Didy Veldman, Rick Nodine, Myriam Perez Cazabon eta Blanca Arrieta-rekin besteak beste. Koreografiari dagokionez bere lanak Londreseko Robin Howard Dance Theatre antzokian, Figuereseko Agitart Jaialdian, Biarritzeko Temps d’Aimer jaialdian eta Paso a 2- Certamen Coreográfico de Madrid-ean aurkezteko aukera izan du. Egun dantzari eta sortzaile gisa jarraitzen du lanean, bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere.

Oihana cursó sus estudios superiores de danza en el conservatorio de Maurice Ravel de Biarritz, y en la escuela de London Contemporary Dance School. Comenzó su trayectoria profesional como bailarina en la compañía de Richard Alston Dance Company. Posteriormente ha trabajado con coreógrafos como Simona Bertozzi, Joe Moran, Didy Veldman, Rick Nodine, Myriam Perez Cazabon y Blanca Arrieta. Su trabajo coreográfico ha sido presentado en varios festivales y plataformas, entre otras Robin Howard Dance Theatre de Londres, Festival Agitart de Figueres, Festival de Le Temps d’Aimer de Biarritz y en el Certamen Coreográfico de Madrid- Paso a 2. Hoy en día continúa trabajando como bailarina y coreógrafa tanto en el País Vasco como en el extranjero.

Nerea Gurrutxaga
Nerea-k Londreseko The Place ( London Contemporary Dance School) unibertsitatean eta Eskoziako Scottish Dance Theatre konpainian burutu zituen ikasketak ( 2011-2015).  Azken urteetan profesional gisa, Nereak Eskoziako Curious Seed eta Barrowland Ballet nagusiki, Irlandako Lucia Kickham koreografarekin eta Andrés Alarconekin ( Euskal Herrian) egin du lana batik bat. Dantza eta musika landuz, ikuskizun inprobisatuak egiten dituzten kolektibo baten parte da Glasgow-en, Collective Endeavours (2016-2019). Sortzaile gisa, Gorka Gurrutxaga anaiarekin batera,’ Bisonte bat bihotz heriarentzat ‘ ikuskizuna azaldu zuten. Suedian » Utopisistas» proiektuaren sortzaile eta interprete da beste hiru sortzaileekin batera.  Gaur egun dantzari eta sortzaile gist jarraitzen du lanean, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo.

Nerea se graduó en la escuela londinense The Place (London Contemporary Dance School) y en la compañía escocesa Scottish Dance Theatre (2011-2015). En los últimos años ha trabajado profesionalmente en Escocia en compañías como Curious Sede y Barrowland Ballet, en Irlanda con la coreógrafa Lucia Kickham y en Euskal Herria con Andrés Alarcón. Es parte de un colectivo de Glasgow llamado Collective Endeavours, que se dedican a actuar piezas improvisadas de música y danza. Como creadora, presentó la pieza » Bisonte bat bihotz eriarentzat» con Gorka Gurrutxaga y ahora trabaja en la pieza » Utopisistas» en Suecia con otras tres mujeres como creadoras e intérpretes.

Back to Top