LABO GO25
Melissa Rivadeneira + Raitx

Abuztuak 7 larunbata.
Sábado 7 agosto.

Kutxa Kultur Gauak
Terraza, Tabakalera, Donostia.
Sarrera 3€ Entrada
Aforo COVID-19
www.kutxakultur.eus

Dantza garaikidea + musika.
Danza contemporánea + música

20:00 Ateak irekitzea. Apertura puertas
20:30 Jardunaldia. Jornada

1. Melissa Rivadeneira + Raitx – ¿Cómo puede…? (20 min.)
Dantza garaikidea + musika. Danza contemporánea + música

«Cómo puede…?» Bidaia gisa planteatuta dago, etxerako itzulera gisa, deserrotzearen minari aurre egiteko modu bat. Erortzen ari den, bere lekua aurkitzen ez duen, batetik bestera joan-etorrian dabilen gorputz bati buruzko inprobisazioaren bidez kontatutako istorioa da. Sustrairik gabeko lorearen ideia abiapuntutzat hartuta, ibilbide txikien bidez eraikitzen da, entrega-ekintza gisa formulatuta. Inprobisazioa, testua eta objektuak izango dira bide hori, oinekin idazten den autobiografia hori eraikitzeko beharrezko elementuak. Musika, mugimendua bezala, bat-batean jaioko da, eta Raitx euskal taldearen eskutik dator.

Cómo puede…? Está planteado a modo de viaje, como un retorno a casa, una manera de enfrentarse al dolor del desarraigo. Es una historia contada a través de la improvisación sobre un cuerpo que cae, que no encuentra su lugar, va y viene de un lado a otro. Tomando como partida la idea de una flor sin raíces, el solo se construye a través de pequeños recorridos, formulados como actos de entrega. Improvisación, texto y objetos serán los elementos necesarios para construir ese camino, esa autobiografía que se escribe con los pies. La música al igual que el movimiento, nacerá en el instante, improvisada, y viene de la mano del grupo vasco Raitx.

Fitxa artistikoa:
Ideia eta interpretazioa: Melissa Rivadeneira.
Musika: Raitx.
Kanpoko begirada: Albert Quesada.
Jantziak: Elena Koshurnikova.

 2. Melissa Rivadeneira – FourWomen (10 min.)
Dantza garaikidea. Danza contemporánea

Gela propio bat (Virgina Wolf) eraikitzeko ideian inspiratuta dago. Gorputza bizitzeko, nigan zenbat izaki egon daitezkeen jakiteko beharragatik sortzen da: neskatoa, animalia, beti izan nahi nuen eta izan ez nintzen emakumea. Hemen naiz, existitzen naiz, nire gorputza bizi dut, espazioa bizi dut, eta, batez ere, zalantzan jartzen dut emakume izatearen ideia horrek zer suposatzen duen.

Es un solo inspirado en la idea de construir una habitación propia (Virgina Wolf). Nace por la necesidad de habitar el cuerpo, de averiguar cuántos seres puede existir en mí: la niña, el animal, la mujer que siempre quise ser y la que no fui. Aquí soy, existo, habito mi cuerpo, habito el espacio; y sobre todo, cuestiono lo que supone esta idea de ser mujer.

Fitxa artistikoa:
Ideia eta interpretazioa: Melissa Rivadeneira.
Musika: Laurie Anderson, Steve Reich.
Jantziak: Ana Lupis.


Biografia
Melissa Rivadeneira (Ekuador, 1991). Bere bihotza Murtzia eta Ekuadorren artean zatituta dauka. Melissa Rivadeneirak sortzailetzat dauka bere burua. Termino hau, ezarritako praktika subertsiboak iraultzeko eta arte kritiko eta erresistentziazko bat sortzeko bitarteko tokiak aurkitzeko beharretik sortzen da. Horrela sortzen da transformancearen ideia; espazio horietan dantza eta performancea elkartu egiten dira aldaketa bat sortzeko, bai ekintza egiten duenari, bai behatzen duenari. Duela gutxi, Iruñeko La Faktoriako dantzarien bigarren belaunaldiko kide izan da. Dantzan trebatu zen Alacanteko José Espadero Kontserbatorio profesionalean. Murtziako Unibertsitatean Artearen Historian graduatua, bere lana artearen teoria eta kritika kontzeptuekin oso lotuta dago, hauek dantzaren eremura eraman nahian. Nola izan daiteke posible? Master Amaierako bere lanerako ikerketa teoriko-praktiko baten emaitza da, non identitate kontzeptua zalantzan jarri nahi den. Sortzaile bezala hainbat sari jaso ditu Alacanten eta Murtzian. Bere bakarkako lehen lanak, FOURWOMENek, Murtziako Eskualdeko Sortzaile Gazteen Lehiaketan lehen saria jaso zuen 2019an, baita aipamen berezi bat ere Creamurcian (2018). Loreak etengabeko late motiv bat dira bere lanean, bere jatorriaz hitz egiteko modu sinboliko bat da, haurtzaroko oroimena eta oroitzapenak orainaldira ekartzekoa.

Melissa Rivadeneira (Ecuador, 1991). Con el corazón dividido entre Murcia y Ecuador. Melissa Rivadeneira se considera ante todo creadora. Este término nace de la necesidad de encontrar lugares intermedios en los que revertir las prácticas subversivas establecidas y crear un arte crítico y de resistencia. Así es como surge la idea de transformance, espacios donde la danza y la performance se unen para generar un cambio, tanto al que realiza la acción como al que observa. Recientemente, ha formado parte de la segunda generación de bailarines de La Faktoria, Pamplona, lugar en el que reside ahora. Se formó en danza en el Conservatorio Profesional José Espadero de Alicante. Graduada en Historia del Arte por la Universidad de Murcia, su trabajo está muy relacionado con conceptos de teoría y crítica del arte, intentando trasladar éstos al terreno de la danza. Cómo puede…? es el resultado de una investigación teórico-práctica para su trabajo de Fin de Máster, donde se busca cuestionar el concepto de identidad. Como creadora ha recibido varios premios en Alicante y Murcia. Su primer trabajo en solitario, FOURWOMEN recibió el primer premio en el Certamen de Jóvenes Creadores de la Región de Murcia en 2019, así como una Mención Especial en Creamurcia 2018. Las flores son un late motiv constante en su trabajo, es una forma simbólica de hablar de su origen, de traer al presente la memoria y los recuerdos de la infancia.

Back to Top